IKUS-ENTZUN

Elurrez estalitako lurralde bateko biztanleen istorioa

 

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (ZINEBI) Ulrike Ottinger zinegile eta dokumentalgile aleman handiaren figura nabarmenduko du gaur, Guggenheim Museoaren auditorioan, eta bere azken filma, Unter Schnee (Elurpean) eskainiko da. Ostean hitzaldi-solasaldia egongo da zinegilearekin.

Madrilgo Goethe Institutuarekin elkarlanean, Simone de Beauvoir Kolektibo Feministak Ulrike Ottinger dokumentalgile alemana ekarri du ZINEBI 56ra.
Ottinger Constanzan jaio zen 1942an. 1962an Parisera joan zen bizitzera eta han egin zuen lan, artista gisa, 1964ra arte. Alemaniara itzuli zenean, 1969an, Visuell Filmclub sortu zuen, eta 1973an bere lehen filma egin zuen: Berlinfieber-Wolf Vostell film laburra. Lehen film luzea, Laocoon & Söhne, 1975ean egin zuen eta Berlinen estreinatu zen.
1986an film etnografikoak egiten hasi zen, Asiara egiten zituen bidaiak aprobetxatuta. Lehena, China. Die Künste-der Alltag. Eine Filmische Reisebeschreibung  izan zen, eta gero Johanna D’Arc of Mongolia (1989), Taiga (1992) eta Exil Shangai (1997) egin zituen.
Ulrike Ottingerren lanek sari ugari jaso dituzte nazioarteko jaialdietan eta atzera begirako hainbat erakusketa egin dituzte , besteak beste, Parisko Cinémathèque Française Museoan eta New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan.

 

Gaur, ZINEBI 56n bere azken filma aurkeztuko da: Under Schnee (2011). Bokushi Suzuki idazleak XIX. mendean idatzitako Elurraren herrialdeko ipuinak obra japoniarrean oinarrituta dago eta urtearen erdia elurrez estalita egoten den lurralde bateko biztanleen istorioa kontatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu