BERTSOTAN

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko IV. Bertsulari Xapelketa

Atzo aurkeztu zen IV. Bertsulari Xapelketa. Bertan honako kideak egon ziren:  Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko Lehendakari anderea, Marikarmen Albizu Bertsularien Lagunak elkarteko Eragile anderea eta Maurice Aguerreche antolakuntzaren arduraduna. Aurtengo txapelketarentzat hautatu den lelo nagusia Silabaz Xilaba izango da.

Txapelketaren lehen kanporaketak laster batean hasiko dira. Lehena, urriaren 4an, Posonpesenean, Sustrai Colina, Egoitz Zelaia, Xan Alkhat, Aitor Servier, Gillen Hiribarren eta Mixel Etxekopar bertsolareikin. Urriaren 11an Senpereko Larreko kulturgunean, Maddi Sarasua, Xumai Murua, Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Miren Artetxe, eta Maddalen Arzallus bilduko dira. Azken kanporaketa Aiherran izango da, eta hara Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua, Ramuntxo Christy, Patxi Iriart eta Ortzi Idoate bertsolariak joango dira.

Hauen ostean finalerdiak helduko dira. Larresoron, Herriko gelan, urriaren 26an, lehena, eta Aiziritzen, Herriko gelan, azaroaren 2an, bigarrena. Finala Baionan izango da, azaroaren 15ean.

Informazio guztia: www.bertsozale.eus/xilaba

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button