ESZENA

Elurra Sopelara helduko da

Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan) antzezlana, ostiralean ikusteko aukera egongo da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 21:00etan hasita. Lehen mailako antzezlan hau Tanttaka konpainiaren eskutik ondu da,.

“Obra hau lagun arteko bilgune baten antzeko zerbait da; denok daukagu, gure gogoan neguko gau elurte batean bizi izandako pasadizoren bat seguruenik; leihoetatik sartzen den argi-zuriaren reflejoak adierazten digu elurrez inguraturik gaudela… Denbora gelditu ez baina beste tempo ezberdin bat markatzen digu, paretan eskegitako erloju zahar batek bezala, lasaitasunez tik, tak… tik… tak… Argi bero eta txiki bat piztuko dugu eta elkarrekin egoteko gogoa sentitzen dugu, barre egitekoa, elkar begiratzekoa…norbait istorio bat kontatzen hasiko da eta besteei entzuteko grina pizten zaie, besteak akorde batzuk ferekatuko ditu, eta konturatu orduko denok kantuan hasiko gara; Laboaren kantu bat, noski. Eta kontatuko direnak Mikelen nahiak, Mikelen bizipozak, Mikelen gauza intimoak, personalak eta ezezagunak izango dira. Eta nola ez… ausardiaz, berak egiten zuen bezala, esperimentatu, jolastu, hitzegin, ixildu… aske sentitu eta aske sentiarazi”.

Obraren egilea Bernardo Atxaga izan da, eta bertan lagun askoren parte hartzea egon da: Iñaki Salvador musikarekin, Zumetak irudiekin,…
Mireia Gabilondo eta Iñaki Rikarte izan dira antzezleak, eta lehenak zuzendu du lana.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button