MUSIKA

Asteburu honetan MAZ Basauri jaialdia

Jaialdiaren 9. edizioa asteburuan izango da (azaroak 12-13) eta Social Antzokian ordainpeko kontzertuak eta kalean doakoak uztartuko ditu berriz ere. Xoel Lopez, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba eta Maika Makovski izango dira MAZ Basaurin.

Joan den urteko MAZ Basauriren 9. edizioa bertan behera geratu zen guztiok ezagutzen ditugun arrazoiengatik. Orain, urte eta erdi geroago, MAZ Basauri itzuli da azaroaren 12an eta 13an egiteko.

Kontzertu zikloa asteburu bakarrean elkartzeak aipaturiko artistak programatzea eta kaleko doako programazioa luzatzea ahalbidetu du. Betikoa baina hein batean ezberdina.
Xoel Lopez (A Coruña, 1977) Iberoamerikako eszena independentearen artista ezagunenen artean dago, eta Basaurin bere azken diskoa aurkeztuko du.
Derby Motoreta’s Burrito Kachimba Sevillatik datoz, eta duela hilabete batzuk Hilo negro kaleratu zuten, euren bigarren lana.
Maika Makovski Estatuko konpositore eta abeslari interesgarrienetariko bat da. Musikaria, aktorea, artista bisuala eta duela gutxitik telebista-aurkezlea ere bai.  Basaurira MKMK (2021) disko berria aurkeztuko du.

MAZ Basauriren aurtengo edizioan Rockein musika-lehiaketako 2019ko eta 2020ko edizioetako sarituak ere hartuko dute parte. Sara Zozayak eta Cecilia Payneek Social Antzokian joko dute eta La Tokokera, Keniama, El viejo Chimango, Cäctus, Dukkha eta Addar taldeek kaleko doako programazioan.

Larunbatean Txiki MAZ ere programatu da, eta bertan magia, antzerkia eta umorea uztartuko dira, eta musika ere bai, noski!.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button