IKUS-ENTZUN

“Elkarlabeko istorioak” edo TranXlan

Tabakalerak, San Telmo Museoarekin, Nekrogunerekin eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdiarekin TranXlan laborategi-lantegia antolatu du. Laborategi honen xedea transmediako proiektu bat elkarlanean egitea da.

Proiektuaren webgunean azaltzen denez, “TranXlanek esperimentaziorako eta ikaskuntzarako egoera sortu nahi du, ikus-entzunezko, multimediako eta interakzioko elkarlaneko proiektu baten bitartez. Horretan, irakasleen eta ikasleen edo adituen eta ikastunen arteko ohiko rolak hautsiko dira sortze-prozesu kolektiboari ekiteko eta arreta berezia jarriko zaie taldeko lanari, proposamen freskoei eta narrazio-arkitektura tradizionalen hausturari.”

Uztailaren 17a baino lehenago izena eman eta bi faseetan gauzatuko da TranXlan ekimena. Lehen saioa uztailaren 20n izango da eta egitasmoaren nondik norako guztiak azalduko zaizkie parte-hartzaileei (gidoia, iraileko lan egitasmoa, aldez aurretik prestatu beharreko lanak,…) Gero, bigarren fasea irailaren 10etik 20ra bitartean izango da. Lan saioak San Telmo Museoan burutuko dira.

Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu