IKUS-ENTZUN

“Suez” proiekzioa, Photomuseum aretoan

Gaur, ekainak 24, 18:00etan, Photomusemek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, Suez filma proiektatuko da. 1938an Allan Dwan-ek zuzenduta, Oskar sarien hiru ataletara izendatua izan zen film hau: argazkigintza hoberenean, jatorrizko soinu-banda hoberenean eta soinu hoberenean. Tyrone Power, Loretta Young, J. Edward Bronberg edo Joseph Schildkraut aktoreen lana ikus daiteke film honetan.

Filmak Suezko kanaleko eraikuntzaren istorioa kontatzen du modu honetan: Ferdinand de Lesseps ingeniari frantziarra eta konde baten semea, Luis Napoleon-ekin  erlazioa nahiago duen Eugenia de Montijo kondesarenganako bere desengainu maitekorra sendatzen du Egipton. Port Saiden, Ferdinandek Toni  ezagutzen du, Egiptoar baten eta Frantziako armadaren sarjentu baten alaba ederra, eta biziki maitemintzen da. Hortik aurrera bere bizitzaren eta bere ahaleginen ideia nagusia izango dena eratzen du: Mediterraneo Itsasoaren eta Itsaso Gorriaren artean kanal nabigagarri bat irekitzea, bide berri, zuzenago bat eraikiz. Hura burutzeko, Ferdinand Parisera itzultzen da eta Eugeniaren bere maite zaharraren mesedea  lortzen du  bere proiektuaren aldeko sostengua izango duela ziurtatzen diolarik. Hala ere, traizio politikoek, eraso tribalek, atentatuek eta natura-hondamendiek bere proiektu handia geldiarazteko konspiratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button