IKUS-ENTZUN

“Elephant in the Room” tailerrean egindako animaziozko lanak proiektatuko dituzte

Maureen Selwood artista eta zinegileak Artelekun gidatu duen Elephant in the room animazioari buruzko tailerrean egindako lanak aurkeztuko dituzte ostiralean,hilak 15, Artelekun, 19:30ean.

Orotara zortzi artistek parte hartu dute ikastaroan eta euren lehendabiziko animazio-lanak proiektatuko dituzte ostiralean: Angela Carrano Gil, Pio; Jose Belmonte, N2O2; Diego Herguera Acosta, Charrette; Caramela Garcia, ¡Ni se te ocurra!; Chuneta Sanchez eta Agustino Pita, Adela /Kokelas; Victoria Retana Diaz, Lines; Aitor Patterson,Cafe; eta Koro Lizarreta, Chairs.

Hala, bost asteko lanaren ostean, partaideak animaziozko lan oso bat burutzeko gaitasuna eskuratu dute. Lan hori Maureen Selwood artista eta zinegile irlandarraren zuzendaritzapean gauzatu dute.

Selwood New Yorkeko Tisch School of the Arts-en graduatu ostean hasi zen filmak sortzen Selwood. Bere animaziozko lan poetikoetan askotariko irudiak erabiltzen ditu, hala nola, marrazkiak, zuzeneko errodajeak, eta hitzak.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button