IKUS-ENTZUN

Zinearen aro atomikoa

Urtarrilaren 1ean hasi zen Donostiako Tabakaleran Aro Atomikoa izenburuko zine-zikloa: “Zinemaren historian haurtzaroko, nerabezaroko eta gaztaroko imajinarioaek daukaten lekua aztertuko dugu”. Horretarako, askotariko filmekin osatutako egitaraua ondu dute, zeina martxora bitarte luzatuko den. Hala, igandean, ZOOM Bideolaborategi taldeak prestatutako saioa izango da, 18:00etatik aurrera.

Otsailean ere izango da zer ikusi Aro Atomikoa programaren baitan: 12an, izenburu bereko bi film pantailaratuko dira: Gus Van Sant estatubatuarraren Elephant (2003) eta Alan Clarke zinegile britainiarraren Elephant (1989).

Otsailaren 19an, Alexander Kuznetsov zuzendariaren Manuel de Libération (2016) aurkeztuko dute, eta 26an, ZOOM Bideolaborategi taldeak ondutako beste emanaldi bat izango da. Azkenik, martxoaren 19an, La Pivellina (Non è ancora) film italiarra ikusteko parada izango da; Tizza Covi eta Rainer Frimmel zinegileek filmatutako lana da, 2009an.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button