BESTELAKOAK

Errealitatea eta fantasia 2013ko Etxepare Sarian

2013ko Etxepare Sariaren irabazlea, Maite Mutuberriak (Eltzaburu, Nafarroa) eta Leire Bilbaok (Ondarroa, Bizkaia) aurkeztutako Gerrak ez du izenik albuma izan da. Etxepare saria Nafarroako zenbait udal eta Mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek antolatzen dute. 

Yolanda Arrieta idazleak, Mikel Valverde ilustratzaileak eta Aitziber Alonso, Galtzagorri argitaletxeko lehendakariak osatu dute aurtengo epaimahaia, eta egindako lanaren ostean Gerrak ez du izenik albuma onena dela deliberatu dute, egileek ederki uztartu dituztelako hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura… 

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, 2013ko udazkenean.

Maite Mutuberria ilustratzailea da, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria ere bada. Hizkuntzaren Keinua (Elkar, 2012) Irati Jimenezen testuaren ilustrazioa, eta Zure denboraren truke (Elkar, 2013) Uxue Alberdiren testuaren ilustrazioa egin ditu. Honetaz gain, hainbat erakusketa ere egin ditu bai Nafarroan eta bai Nafarroatik kanpo.

Leire Bilbaok haur literaturan ibilbide oparoa izateaz gain, bi poesia liburu argitaratu ditu, haien artean Scanner (Susa, 2011) sekulako liburu ona dena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button