BERTSOTAN

Urteroko Bertso Jaialdi Mundiala, Getxon

Aurtengo Bertso Jaialdi Mundiala Getxoko Muxikebarriko Erega aretoan izango da gaur, 19:00etatik aurrera.

Bueltan da Algortako Bertso Eskolak (ALBE) sortutako bertso jaialdi mundiala. Saio horrek, berriz ere, adimena, umorea, entzuleekiko konplizitatea eta bertsolari ospetsuen bertsoak uztartuko ditu.
Ohi bezala, aurtengo edizioaren gaia sekretua izango da, eta bertsozaleek kartel iragarlearen pistak interpretatzearekin konformatu beharko dute, ikuskizunaren eguna harritu eta gozatu ahal izateko.

Aurten kantuan Unai Iturriaga, Kerman Diaz, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Jon Maia bertsolariak arituko dira, betiko legez, esperimentatzeko gogoz.

ALBEk dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button