ARTEA

Maiatz fotografikoa Eibarren

Eibarko Club Deportivo elkarteak Maiatz Fotografikoa egitaraua atondu du hil honetarako. Hala, 14an eta 21ean doako argazkigintza tailerrak izango dira, eta 21ean rally fotografikoa.

Hilaren 14ko tailerra Untzaga plazan egingo da eta Estudioko erretratuak hiriaren erdi-erdian du izenburua. 21ekoa, berriz, Portalean egingo dute eta Hugo Rodriguezek zuzenduko du. Bertan, bi gai jorratuko dituzte, argazkiak artesa modu digitalean eta Raw errebelatua, hain zuzen ere. Tailerrez gain, rally fotografikoa ere egingo dute hilaren 29an.

Horrez gain, zazpi argazki erakusketa ikusteko aukera ere izango da programa horren baitan. Hala nola,  2009an Argazkigintzako Sari Nazionala jaso zuen Gervasio Sanchezena Portalea aretoan. Sanchezek gatazka armatuetako biolentzia salatzeko nahia erakusten du bihartik aurrera ikusgai izango diren argazkietan. Untzaga zentro sozialak, gainera, Wentong Wang eta Feng Xia Ohui emakumezko argazkilarien erakusketak hartuko ditu.

Informazio guztia elkartearen webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button