MUSIKA

EHZ festibalaren aldeko jaia egingo dute gaur Gasteizen

Jon Basaguren, Libe, Iñigo (E.T.S.), Bidelapurrak, Montauk, Roto eta Dr. Sax arituko dira gaur Gasteizko gaztetxean, EHZ jaialdiaren alde, 20:00etatik aurrera. Musikari guztiak formatu akustikoan arituko dira.

Aurtengo EHZ festibala bertan behera geratu dela-eta, hainbat ekitaldi solidario ontzen ari dira Euskal Herriko hainbat herri, plaza, gaztetxe, eta abarretan. Bilboko Biba! gunean, Donostiako Bukowski tabernan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean edo etzi Hendaiako gaztetxean egingo dena elkartasun sare espontaneo horren isla dira.

Bada, gaur, Gasteizko gaztetxearen txanda izango da, eta esan bezala, Jon Basaguren, Libe, Iñigo (E.T.S.), Bidelapurrak, Montauk, Roto eta Dr. Sax musikariak formatu akustikoan izango dira oholtzan, 20:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button