ARTEA

Argazki lehiaketa egingo dute Donibane Garaziko Biltzarraren baitan

Argazki-sariketan parte-hartzea doakoa da eta nornahik parte har dezake. Aurkeztuak izango diren argazkiak nahitaez Biltzarrak aukeratu duen gaia jorratu beharko dute, hau da, Mahastia eta arnoa.

Lehiakide bakoitzak 5 argazki arte aurkez ditzake, 20 x 30 formatukoak, ikuste formatu osoa, mota guztiak nahasirik, igortze bakar batean, kolorez eta zuri-beltzez, analogiko edo numeriko (ikusi araudi zehatzak eta parte hartzeko orria).

Argazkiak 2010eko abuztuaren 28tik aurrera Donibane Garaziko turismo bulegora igorri behar dira izen-emateko orria betez.

2010eko Biltzarrean jasotako argazki hoberenekin, erakusketa bat egingo da, irailaren 4tik 19ra bitartean, Donibane Garaziko Herriko etxean eta Apezpikuen presondegian. Hemezortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Sari-banaketa 2010eko irailaren 19an izango da, Donibane Garaziko Herriko Etxean.

EKEk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button