MUSIKA

Franco taldeak estreinako lana argitaratu du

Bilboko B Flat, Hozten, Ava Truffaut eta Educados taldeetako musikariek Franco talde berria eratu dute, bai eta estreinako lana kaleratu ere. Diskoak kutsu satirikoa duten bost kantu jasotzen ditu:  punk kutsuko disko-doinu dantzagarriak dira.

Taldearen arabera, “betidanik dantzan jarri gaituzten disko talde handien itxura egiten dugu, baina Zuk Zeuk Egizu filosofia eta punkaren kritika aldean utzi gabe. Batzuetan astuna, bestetan arina eta dantzagarria”.

Hitzak ironiaz josiak daude: “Diskoak gure gizarte, faltsutasun eta pasibotasunarekiko kritika zorrotza darama barruan, melodia saltokari eta alaiekin nahastuta”.

Lana Bilboko auzo Larraskituko lokaletan grabatu du taldeak, eta sarean dago entzungarri. Horretaz gainera, 100 CD ere egin dituzte.

Diskoaren aurkezpena larunbatean egingo dute, Bilboko Bolueta auzoak dagoen Fever aretoan; Francorekin batera, Free The Wheel taldeak joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button