MUSIKA

Mobydick, The Riff Truckers eta Planetaleta Katalunian izango dira

Euskal Herriko Musika Etxe Sareak antolatuta, Mobydick, The Riff Truckers eta Planetaleta euskal musikariak Katalunian izango dira datorren astean: 23an Mataro hiriko Clap aretoan, 24an Terrasako Crossroadsen, eta 25ean L’Hospitaleko Salamandra 2 lokalean. Euskal Herrian garatzen den kalitate artistiko musikala ezagutaraztea du xede ekimen honek.

Mobydick ezizenaren atzean Eneko Burzako songwriter-a dago. 2008. urtean hasi zuen bakarkako proiektu hau, aurretik Bilboko hainbat taldetan jo du, hala nola, Non eta Bizhil bandetan. Urtebete geroago estreinako lana plazaratu zuen, And then she became God’s friend. Zuzenean bikain aritzen da Burzako bere gitarra akustikoarekin.

The Riff Truckers berriz, Gernikan eratu zen 2005. urtean. AEBetako sustraidun rock gogorra jotzen dute eta 2009. urtean On Route izeneko lana kaleratu zuten. Oraintsu Bilboko Hiria pop rock lehiaketa irabazi dute. Agertokiko pizti izerditsuak dira.

Azkenik, Getxoko Planetaleta musikari, ekoizle eta Dj-a. Egun We Are Standard taldean jotzen du bateria, baina aurretik talde askotan jo izan du. Esate baterako El Inquilino Comunista ezagunetan. Bere saioetan elektronika garaikidea, makina bat kantu ospetsu eta instrumentuak uztartzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button