BERTSOTAN

“BertsoJazza”, 51. Heineken Jazzaldian

51. Heineken Jazzaldiaren barruan, BertsoJazz-aren bigarren edizioa egingo da uztailaren 24ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 22:00etatik aurrera. Bertsoari dedikaturiko egun horretan Andoni Egaña, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia bilduko dira Unai Elizasu gai-jartzailearen agindupean. Eurekin batera Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Hasier Oleaga (bateria), Julen Izarra (saxoa) eta Xabier Zeberio (biolina) musikariak ere arituko dira, bat-batean oholtza gainean emanaldi berezi bat inprobisatzeko xedez.

Heineken Jazzaldiaren arabera, “helburua garbia da: munduan bat-batekotasunean oinarritzen diren bi kultur adierazpide garrantzitsuenak oholtza berean eta elkarrekin jardutea. Alde batetik, jazza; bestetik, bertsolaritza. Musika eta hitzaren bat-batekotasuneko bi alorrak. Ez da bertso saio bat izango, non musikariek, bigarren planoan, piezaren bat edo beste joko duten. Ez eta jazzeko kontzertu bat ere, non bertsolariek zerbait sinbolikoa abestuko duten. Musikariek bertsolariekin eta bertsolariek musikariekin, batera egingo dituzte inprobisazioak, benetako elkarrizketa eratuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button