ESZENA

XV. ONCE Antzerki Bienala

Urtarrilaren 14tik 17ra, Bilbo beste zortzi udalerrirekin batera, antzerki itsuaren hiriburu bilakatuko da XV. ONCE Antzerki Bienala dela eta. Ekimen honetan ikusmen urritasunen bat duten 110 aktorek hartuko dute parte, eta lau egunez euren lanak antzeztuko dituzte Bilboko Arriagan edota Alondegian.

Ekimen interesgarri honetan parte hartuko duten taldeak Ourenseko Muxicas, Palma Mallorcako Sa Boira, Madrilgo La Luciernaga, Kadizeko Orozu, Albaceteko La Ruina, A Koruñako Valacar, Bartzelonako Sarau eta Donostiako Oroimenak izango dira.

Bilboko emanaldiez gain, ekimena beste hiri eta herri batzuetara ere abiatuko da, eta hala, Basauri (Social Antzokia), Barakaldo (Barakaldo Antzokia), Leioa (Auditorium Kultur Leioa), Santurtzi (Serantes Antzokia), Donostia (Victoria Eugenia Antzokia), Eibar (Coliseo Antzokia), Irun (Amaia K. Z.) eta Gasteizen (Printzipal Antzokia) ikusi ahalko dira aipaturiko konpainien lanak.

ONCE Euskadiko ordezkariak adierazi duenez “ itsuen ardura handienetariko bat, kulturara, eta zehatzago antzerkira iritsi ahal izatea izan da beti. Ardura horren babespean orain 30 bat urte ikusmen desgaitasuna zuten aktorez osatutako antzerki taldeak sortu ziren, kultura zabaltzeko eta antzerkia modu intentsuan bizitzeko asmoz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button