BESTELAKOAK

Kinua Argazki Elkartean argazkilaritza tailerra

Durangoko Kinua Argazki Elkarteak Eduardo Momeñe adituarekin argazkilaritza tailer bat atondu du asteburu honetarako (azaroak 10 eta 11), Ikuspegi fotografikoa izenburupean. Eduardo Momeñe espezialista da mundu horretan eta hamaika saio idatzi dira diziplina honen estetikaz. Bere ere bada La visión fotográfica lana, zeina argazkilari orok kultuzko lantzat hartu duen.

Tailerrean, argazkilaritza adierazpide eta sorkuntza-bide legez ikertuko da. Egun bietan, begiradapean islatzen diren sorkuntza posibleak eta bere mekanismo guztiak zertan dautzan aztertuko da. Begiradaren indarraz ere hitz egingo da. Tailerrak argazkiaren ardatz diren zenbat puntu ukituko ditu argazkilaritzaren gozamena handiago izan dadin, eta hala, argazkilari berriak modu grinatsuan har dezan, izan ere, adierazpide garaikiderik intentsuena da.

Kinua Argazki Elkartea tematuta dago argazkilaritza zabaltzen eta hedatzen jende ororen artean. Elkarte honek burutu duen azken ekimena Begira Photo izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button