BERTSOTAN

“Mugaminak” izeneko dokumentala, Orion

Ostegunean, Mugaminak dokumentala proiektatuko da Orioko kultur etxeko areto nagusian, 19:30ean. Xuban Intsaustik egin du Mugaminak dokumentala. Amets Arzallus bertsolariak aurkeztuko du.

Honela aurkeztu dute Orion bertan egingo den ekitaldia: “Amets Arzallus bertsolariak Txipreko inprobisatzaileekin bertso saio bat egin zuen uztail hasieran Paphos herrian. Bertso saio horren aitzakian mugak zatitutako bi herri gurutzatzen ditu dokumentalak: Txipre uhartea eta Euskal Herria. Txipre 1974az geroztik muga batek zatitua dago, alde batean bizi dira greziarrez mintzo diren txipretarrak, eta beste aldean turkiarrez mintzo direnak. Alde bakoitzak beste aldean utzi behar izan zituen bere hildakoak, bere desagertuak, eta bere etxeak. Berrogei urte pasa dira, eta ez da apenas ezer aldatu.
Aktualitateak ahaztua duen gatazka honen zaurietan barna bidaiatuko du Amets Arzallus bertsolariak. Eta gero, Txipren ikasitakoa Euskal Herriko gatazkara ekarriko du bere errelato propioa egiteko.
Mugaminak dokumentala gatazka batek zauritutako jendeetan barna kantuz egindako bidaia bat da, eta gero eta muga gotorragoz josia dagoen mundu baten inguruko gogoeta.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button