MUSIKA

“Donostiako soinua. 80.Musika Hamabostaldia” erakusketa, San Telmo Museoan

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 80. urteurrena ospatzeko erakusketa  berezia zabaldu dute San Telmo Museoan. Uztailaren 11tik irailaren 1era arte egongo da zabalik museoko Laborategian. Erakusketan, jaialdiaren mugarriak eta ibilbidea errepasatzen dira objektuen, ikus-entzunezkoen eta Mikel Arce artistaren soinu-instalazio bikoitz baten bidez.

Donostiako Musika Hamabostaldiari egindako omenaldi honetan, “erraz samarra litzateke orkestra handiez jardutea, zuzendari gogoangarriez, interpretatzaile nabarmenez, ahots entzutetsuez, obra enblematikoez, produkzio ikusgarriez edo proposamen irudimentsuez, ugari baitira azken 80 urteotako musika-ekarpenak. Baina, antzoki edo auditorio batean bizi izandako magiaz harago, Hamabostaldiak musika ulertzeko era bat dakar. Komunikatzen duen musika, mugak gainditzen dituena, hunkitzen duena, sortzailea eta ilusio pizle dena, eta hori islatu nahi du erakusketak”.

Erakusketa bost ataletan dago egituratua: lehenengoan, musikaldiaren historiari begiratu orokorra egiten zaio. “Donostiako Musika Hamabostaldiak aurten ditu 80, eta horietatik, 40 diktadurapean bizi zituen eta ondorengo 40ak demokrazian, eta ibilbide horretan bere izaera ere joan da aldatzen”.

Hasierako atal orokorraren ostean, beste lau datoz, musikarekin zuzeneko harremana gordetzen dutenak, eta “lau mugimenduko sinfonia osatzen dute”: opera, ahots-musika, dantza eta musika instrumentala. Lau alor horiek ardaztu dute jaialdiaren historia eta erakusketa.

Erakusketaren gaineko datu guztiak eskuratzeko: San Telmo Museoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu