IKUS-ENTZUN

Donostiako “Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean” izena emateko epea ireki dute

Urriaren 26tik azaroaren 1era bitarte egingo da aurten Donostian 30. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, eta dagoeneko ireki dute bertan parte hartzeko eta izena emateko epea.

Hala, abuztuaren 15era bitarte egongo da izena emateko aukera eta horretarako, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren webgunean online egin daitekeen eskaera orria bete beharko da. 2018ko urriaren 1aren ondoren egindako film luze eta laburrak -gehienez 30 minutukoak- aurkeztu ahal izango dira aurtengo lehiaketara.

Zazpi sari banatuko dira: Ikusleen Saria Film Labur Onenari (1.000 €), Nazioarteko Epaimahaiaren Saria (1.000 €), Ikusleen Saria Animaziozko Film Labur Onenari (1.000 €), Ikusleen Saria Espainiako Film Labur Onenari (1.000 €), Zilarrezko Méliès Saria Europako Film Labur Onenari, Gazte Epaimahaiaren Saria eta Syfy Saria, Espainiako Film Labur Onenari (3.000 €).

Izena emateko eta lanak aurkezteko oinarriak eta baldintzak hemen kontsultatu ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu