ARTEA

“Zentzua eta iraunkortasuna”, abangoardiako proiektua

2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren garapena kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak eratutako 2012 Fundazioak Zentzua eta iraunkortasuna proiektua aurkeztu zuen atzo prentsaurrekoan.

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sustatzeko zuzendari eta 2012 Fundazioko idazkari Mikel Toralek, 2012 Fundazioko gerente Pello Gutierrezek eta Zentzua eta iraunkortasuna proiektuaren koordinatzailea den Alberto Sanchez Balmisak, Urdaibaiarte programaren barruan kokatu zuten Zentzua eta iraunkortasuna ekimena, zeinetan abangoardiako munduko artista ospetsuenetako batzuek interbentzio artistiko zehatz batzuk egingo dituzten Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako paisaia zoragarrietan.

Urdaibaiarte ekimen artistikoa Paisaia kritikoen Nazioarteko II. Topaketek zabalduko dute, eta hauen ostean Zentzua eta iraunkortasuna proiektua kokatuko da. Halarik ere, ez da bakarra izango, izan ere, Udaibaiarte ON eta Artea, Memoria eta Demokraziari buruzko Nazioarteko Kongresua. Picasso-ren Gernikatrik gaur egunera arte izeneko sormen eta jardunaldi artistikoak ere etorriko dira geroago.

Zentzua eta iraunkortasuna proiektuan abangoardiako hamar artistek euren proposamen artistikoak gauzatuko dituzte Urdaibain. Horretarako, artistok bertako ingurune fisikoari erreparatu nahi izan diote egiten ari diren bisiten eta bertako eragile kulturalekiko elkarrizketen bidez. Beren proposamen artistikoak gauzatzerakoan, horko baliabide materialak kontuan hartuko dituzte, bertako ingurunean ahalik eta gehien inplikatzeko asmoz.

Zentzua eta iraunkortasunaren helburua, beraz, natura, arte, pentsamendu, lurralde eta herritarren arteko aliantza bat burutzea da, dena etika iraunkorraren baitan, zentzu lokaletik global baterantz.

Proiektua lau fasetan gauzatuko da. Lehenengo batean, espazio fisikoaren ezagupena etorri da; geroago proiektuaren garapen kontzeptuala onduko da; hirugarren fase batean, kolaborazio-sare bat ezarriko da, eta azkenik, obrak produzituko dira.

Inaugurazioa uztailaren 21ean izango da eta, egindako proposamen artistikoez gozatu ahalko da irailaren 23ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button