IKUS-ENTZUN

“Donostia sariei omenaldia” ekimena aste honetan ere, Tabakaleran

Donostia saria jasoko duten zuzendari eta aktoreek (Penelope Cruz, Costa-Gavras eta Donald Sutherland) filmen bidezko omenaldia ere hartuko dute, eta horretarako hainbat film antolatu dituzte Tabakaleran.

Joan den astean, Z (Costa-Gavras, 1969) eta Don’t Look Now (Nicolas Roeg, 1973) filmak ikusteko abagunea izan zen. Bihar, hilak 13, Invasion of the Body Snatchers (Philip Kaufman, 1978) lana emango dute. “Planeta ezezagun bateko mikroorganismoak Lurrera iritsi dira. Matthewk San Franciscoko Osasun Sailean funtzionarioa da. Elizabethek, gustuko duen lankide batek, bere senarrak mutazioak jasan eta oso aldatua dagoela kontatuko dio. Hasieran inork sinistuko ez badu ere, Matthewk beste lagun edo ezagun batzuri berdina gertatzen ari zaiela baieztatuko du”.

Eta azkenik, irailaren 14an, Missing (Costa-Gavras, 1982) filma programatu dute. “Charles Horman, Kazetari ameslari estatubatuarra, Santiago de Chileko bere etxetik desagertuko da Augusto Pinocheten estatu kolpearen ostean”. Sissy Spacek eta Jack Lemmon dira aktore printzipalak.

Tabakaleran duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button