BESTELAKOAK

Hiriko argazki-album handiak ikusgai Iruñean

Iruñeko Udaleko Udal Artxiboaren bitartez, Iruñeko Fototeka saila erabiltzaileen esku jarri da, hiriaren alde eta ikuspegi guztiak inprimaturik gelditu ziren historiako 8.500 iruditan. Sail horrek denboran atzera egiteko aukera ematen du, eta hala, XIX. mendeko bigarren erdialdera arteko imajinak ikus daitezke.

Argazki ederretan interesa duen edonork orrialdean nabiga dezake, eta hala, sanferminak, erraldoiak, karlismoa, gerra zibila, kaleak, lorategiak, eta abar ikus daitezke.
Bertan ere, kontu garrantzitsu batzuk lotu dira argazkitan: “Izquiera republicanaren egoitzari eginiko erasoa, gerra zibil garaian eginiko aire zabaleko meza, San Frantziskoko kaperako absidea nola ikusten zen 1933an, eta Iruñeko erraldoiak New Yorken nola atera zituzten. Batzuk beste batzuk baino ezagunagoak dira, baina guztiei buruz eskaintzen da informazio osagarria, hala nola, non eta noiz egin ziren, eta, batzuetan, beste inguruabar batzuk azaltzen dira, adibidez, irudian agertzen dena nor den, izen-abizen eta guzti.”

Hori bai, egile-eskubideei buruzko legeak betetzeko, eskura jarri diren argazkiak erabilera pribatu eta pertsonalerako soilik erabili ahalko dira.

Ikusi nahi badituzue, hemen sartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button