MUSIKA

Discipulos De Dionisos, Last Fair Deal eta Los Bracco, Buenawista Prolleckziom´s elkartearen 30. urteurrenean

Buenawista Prolleckziom´s elkarteak 30 urteko ibilbidea egin du Donostiako musika ekimenak antolatzen. “30 urte eta gero, elkarteak lanean jarraitzen du sormenezko ekimenak defendatzen eta hedatzeko, bereziki tokiko artistak babestuz”.

Hala, eta urtemuga esanguratsu hori ospatzeko asmoz, elkarteak rock kontzertu interesgarria ondu du, larunbatean, Intxaurrondo Kultur Etxean, 22:00etan. Agertokian hiru talde arituko dira: Discipulos De Dionisos, Last Fair Deal eta Los Bracco.

Discipulos De Dionisos Donostiako Buenavista punk-rock eskolako ordezkari ezaguna da. 1999an eratua, taldea ondoko musikariek osatzen dute: Jolmes G.(gitarra eta ahotsa) , Spartakus (baxua), Bertto Siffredi (gitarra) eta Ion Stagliano (bateria).

Last Fair Deal bilbotarrek, berriz, energiaz beteriko blues-rock eta southern-rock erritmoak jorratzen ditu, sendo eta indartsu. Hirukoteak Odyssey In The Key Of Three (2016) izenburuko diskoa aurkeztuko du.

Azkenik, Los Bracco Donostiako Gros auzoan eratu zen, 2013ean. Bere proposamenean britainiar kutsuko soinu biziak nagusitzen dira. Orain arte, bi grabazio plazaratu dituzte donostiarrek: Bendita Esquizofrenia (2015) eta Sin Conexión (2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button