MUSIKA

The Hentchmen garage-rock taldea Euskal Herrian izango da gaur eta bihar

The Hentchmen hiru musikarik osatu zuten Amerikako Estatu Batuetako Detroit hirian. John Hentch (organoa) Tim Purrier (gitarra) eta Mike Latulippe (bateria) taldekideek osatzen dute gaur egun banda. Formazioa ez-ohikoa da, izan ere, baxua baztertu eta organoak presentzia handia du soinuan.

Hirukotearen lehendabiziko lana, Hit and Run, 1994 urtean argitaratu zuen New York hiriko Norton Records zigilu prestigiotsuak. Harreman horretatik beste bost disko atera ziren.

Hainbat urtez isilik izan ondoren, Dirty Water diskoetxeak bandaren izen bera duen lana argitaratu du pasa den hilean. Argitalpenak bat egin du Europan barrena hasi berri duten birarekin. Antza, lan berri honetan aurreko soinu vintage-a apur bat garbitu dute, beti ere 50eko eta 60ko hamarkadetako soinuaren oihartzuna itzali gabe. Duela urte batzuk Gasteizen izan ziren Detroit Cobras eta The Paybacks taldeekin batera, eta kontzertu bikaina eskaini zuten instrumentuekin arazo teknikoak izan arren.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button