BERTSOTAN

Bihar izango da Bardoetako finala, Lekunberrin

Bihar, Lekunberrin, Bardoak Nafarroako taldekako bertso ekimenaren laugarren edizioko finala jokatuko da. Bertan izango diren taldeak, Baztan-Malerrekako Addams familia, Lesakako Unibertsolariak eta Leitzako Aldatzea komeni. Saioa 17:30ean izango da herriko Toki-Alai sagardotegian.

Talde horietako bertsolariak dira oholtzara igoko direnak eta haien artean txandaka egingo dituzte finaleko lan guztiak. Era berean, hiru taldeetako aurkezleen artean bideratuko dute saioa.

Dakizuenez, otsailaren 2an abiatu zen Bardoak taldekako txapelketako laugarren edizioa, 16 talde eta 113 parte-hartzailerekin. Guztira 22 saio egin dira Nafarroan bertan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button