BESTELAKOAK

Juan Antonio Urbeltz eta Boy Toy, Mareak jaialdian

Gaur, Bermeon hil honetan garatzen ari den Mareak jaialdiaren baitan, bi ekitaldi interesgarri izango dira: Juan Antonio Urbeltz idazlearen berbaldia eta Boy Toy taldearen kontzertua. Mareak Jaialdiaren xedea tradizioa eta abangoardia uztartzea da.

Antonio Urbeltzek (Iruñea, 1940) folklorista eta euskal kulturan adituak Del carnaval a San Juan, simetria de la fiesta hitzaldia emango du Arrantzaleen museoan, 19:00etatik aurrera. Urbeltzek udako solstizioko jaiak izango ditu aztergai.

Boy Toy, berriz, New York hirian eratutako taldea da. Pop melodiekin jositako garage-rock-a jotzen du. Bere diskoak Burguer Records diskoetxe prestigiotsuaren bitartez plazaratzen ditu. Estatubatuarrek Beleza Malandra tabernan joko dute, 21:00etatik aurrera.

Bihar, halaber, Malmö, Khea Ziaterren film eszenikoa ikusteko aukera izango da, Kafe Antzokian, 21:00etan.

Azkenik, larunbatean, Jupiter Jon (post-punk), Perlak (post-punk) eta Petra (psikodelia) euskal taldeek joko dute Kafe Antzokian, 22:30etik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button