MUSIKA

Inun eta Enaut Elorriagak Bilboko kontserbatorioan joko dute

Euskarazko musika zabalduko da gaur, hilak 25, Bilboko Kontserbatorioan, 19:30etik aurrera, izan ere, Mikel Inunziaga Inun musikaria eta Enaut Elorrieta izango dira oholtzan.

Inun kantagile zornotzarrak 2013ko irailean grabatu zuen Berreginez bere estreinako lana Tio Pete estudioetan. Diskoak pop estiloko hamaika kanta biltzen ditu. Bakar bakarrik grabatu du diskoa Inun-ek, looper-a, danbor elektronikoa eta oihartzun ezberdinak egiten dituen pedal bat erabiliz. Horrek guztiak lanari balio erantsia ematen diola uste du euskara hutsean kantatzeko hautua egin duen musikariak. Diskoan, gainera, Iñaki Mendizabalek parte hartu du, hitzean eta zenbait melodietan.

Eñaut Elorrieta musikari aski ezaguna da, izan ere, urteetan Ken 7 taldean aritu da abeslari. 2013an, baina, bakarkako ibilbidea abiatu zuen, Deserriko kantak diskoa tarteko. Grabazio horretan, deserria kontzeptua jorratu zuen, hainbat idazleren hitzen bitartez, tartean, Joseba Sarrionandia, Joan Oliver, Mario Benedetti, Harkaitz Cano edo Bernardo Atxaga.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button