BERTSOTAN

Xabier Amuriza, “Izarren Saldagina”

Xabier Amurizak plazako bertsogintzatik erretiratzea erabaki duela eta, Durangaldeko Bertso Eskolak esker ona azaldu nahi dio, eta horretarako propio, ekitaldi sorta bat antolatu du. Gaur berton izango da lehenengo zita Bilboko Bidebarrietako aretoan, eta besteak datorren hilean.

Diogun bezala, gaur Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, 19:00etan, Zein ongi bizi zen Ulises. Dibertimendu airoso bat izeneko hitzordua antolatu da.  Entzunkizunak postari-mezulari baten 24 orduko egun bat kontatzen du, pertsonaia eta abentura ugariz.

Xabier Amurizaren gaiak eta garaiak izeneko ekitaldian, Andoni Egaña, Kepa Altonaga eta Edurne Brouard bilduko dira, Zornotzako Zelaieta kultur etxean. Hau ekainaren 16an izango da, 19:00etan. Hurrengo egunean, ekainak 17, Emaidazue Freskura. Kantaldi Lagunarteko Bat programatu da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian 22:30etik aurrera. Bertan parte hartze handia egongo da: Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Mursego, Mikel Markez eta Josu Zabala, Anje Duhalde, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Natxo de Felipe eta Anton Latxa, Leire Bilbao, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalena.

Azkenik, ekainaren 19an, erromesaldi artistikoa egingo da Berrizetik Berrizera Xabier Amurizaren bideak eta aireak izenburupean; Xabier Amurizaren sorterri den Etxanotik aspaldi handian bizileku duen Berrizera autobusez egingo den erromesaldi artistikoa. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button