MUSIKA

Death metal estiloko emanaldia Donostian Bleed From Within talde eskoziarren eskutik

Bleed From Within 2005 urtean eratu zuten bost musikarik Glasgow hiriko inguruetan. Bost musikariak nahikoa ezagunak egin ziren bertako metal eszenan. Izan ere, hainbat talderekin jo zuten, besteak beste, Job For a Cowboy, The Black Dahlia Murder, I Killed The Prom Queen eta Suffocation.

EP parea grabatu ondoren, metal boskoteak Rising Records zigiluarekin kontratua hitzartu zuen 2008an, eta horri esker Humanity izenburuko iraupen luzeko estreinako lana plazaratu zuen 2009ko abuztuan.

Death metal banda eskoziarrak Hammerfest eta Download Festival metal jaialdi ospetsuetan parte hartu du, eta zale andana handi bildu du Europan. 2010 urte hasieran estudioan sartu zen lan berria grabatzeko.

Bleed From Within bandarekin batera Bilboko Steel Puppets death metal koadrila izango da. Emanaldia Donostiako DOKA aretoan egingo da igandean, hilak 16, 19:30ean.

Red Ribbon Music-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button