MUSIKA

Dead Bronco bandak Hank Williams omendu du

Getxoko Dead Bronco bandak Hank Williams country musikari estatubatuar mitikoaren bost kanturekin osatutako EPa argitaratu berri du: Moanin´the Blues. Hank Williams Sr. Tribute.

Horrekin batera, klip berria ere sareratu du Dead Broncok, Williamsen kantu ospetsuenetariko bat jasotzen duena, Lovesick blues.

Horretaz gainera, Pop Eye Sarien X. edizioaren baitan, Rock Talde Onenaren saria jaso du country talde bizkaitarrak. Sari-banaketa azaroaren 7an egingo da Caceres hirian.

Orain arte, beste bi disko argitaratu ditu Dead Broncok: In hell eta Penitent man. Kontzertuetan, country eta rockabilly maisuen doinuak moldatzen ohi ditu, tartean, aipatutako Hank Williams, Johnny Cash eta Elvis Presley.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button