BERTSOTAN

“De repente… bertsoa!”

Arabako bertso-eskolen 30 urteurrenaren harira, De repente… bertsoa! jardunaldiak antolatu zituen Arabako bertsozale Elkarteak 2012ko udazkenean. Jardunaldi horietako hitzaldi eta mahai-inguruak liburuxka batean bildu dituzte. Arabako Bertsozale Elkartearen egoitzan eta Gasteizko Amaia Zentroan dago eskuragarri.

Honela dio liburuxkaren kontrazalak: “XX. menderako idortua zen noizbait euskararentzako oihana izandako Araba ia osoa, bazen oasi txiki  bat iparraldean, Aramaio eta Legutio inguruan, urtegiaren ingurumarian, baina bertsolaritzaren arrasto txikirik ere ez. 1982an Gasteiz eta Aiaraldeko bertso-eskolak sortu ziren, ikastolak, gaueskolak eta euskararen aldeko hainbat ekimen bezala lurra berriz loratzea amets zuten euskaltzale sutsuen ekimenez. (…) Egindako bideaz hausnartu era aurrera begira oinarri sendoak jartzeko unea iritsi da. Hemen aurkezten dizkizuegun jardunaldi hauek horretarako tresna baliagarria izatea espero dugu”.

Honatx 2012ko udazkenean eginiko De repente… bertsoa! jardunaldien inguruko bideoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button