IKUS-ENTZUN

Andy Warholen ikus-entzunezko lanak ikusgai Bilbon

1964 eta 1966. urteen artean Andy Warholek bere Screen Test garbatu zituen. Laburmetrai hauek The Factory Warholen estudiora bertaratzen ziren pertsonekin eginak daude, mutuak dira, zuri beltzean eta kamara estatika batekin egindakoak.

Guztira, 500 film labur baino gehiago dira, baina Bilbon ikusi ahal izango direnak famatuenen aukeraketa bat da.

Aurretik, irudi hauen konpilazioak egin diren arren, 13 Most Beautiful…Songs for Andy Warhol´s Screen Tests-ek, Dean & Britta musikariek egin dute haien soinuarekin lagunduta.

 

 

Dean Wareham eta Britta Phillips Luna musika taldearen kide ohiak dira. 2003. urtean L´Avventura diskoa atera zuten eta geroago Sonic Souvenirs deitutako EP bat. Dean & Britta bikoteak soinu bandak ere egin dituzte.

Muntaia Bilboko BBK gelan ikusi ahal izango da maiatzaren 24ean eta 25ean arratsaldeko zortzietan.

BBK-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button