MUSIKA

“Hego Koloreak” ikuskizuna, Markinan

Larunbat honetan, uztailak 23, 20:00etatik aurrera, Enrike Solinis & Euskal Barrokensemble taldeak Hego Koloreak ikuskizuna eskainiko du Markina Xemeingo Uhagon Kulturgunean.

Euskal Barrokensemble antzinako musika jorratzen duen taldea da, Enrike Solinis gitarra-jotzaile ezagunak zuzentzen duena. 2006an sortu zen talde horrek duen helbururik behinena, antzinako euskal musika berreskuratzea da.

Markina Xemeinen egingo duen Hego Koloreak ikuskizunaren barruan, taldeak Euskel Antiqva bere azken laneko abestiak aurkeztuko ditu zuzenean, doinu horien erritmoan arituko diren dantzariekin batera.

Taldea honako musikariek osatzen dute: Enrike Solinis (gitarra barrokoa, lavta, artxilautea eta zuzendaritza artistikoa), Leire Berasaluze (ahotsa), Miren Zeberio (biolin barrokoa), Lerman Nieves (kontrabaxua), Dani Garay (perkusioa) eta Irune Arrizubieta eta Ainhoa Odiaga dantzariak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button