BERTSOTAN

Dena prest finalerako

Iruñeko Nafarroa Arenan, abenduaren 18an, igandean, Bertsolari Txapelketa Nagusia amaituko da. Egun horretan, Aitor Mendiluze Gonzalez, Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Beñat Gaztelumendi Arandia, Joanes Illarregi Marzol, Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria zortzi finalistak milaka bertsozalerekin bilduko dira.

13.000 lagunek jarraituko dute finala bertatik bertara: “Irailetik amaituta daude sarrerak”, adierazi du Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko ordezkariak.
Ezin baduzue bertaratu, finala zuzenean jarraitzeko aukera egongo da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan zein ETB1en Ilaski Serranok aurkeztuta eta Jon Martinen iruzkinekin.
Beste hainbat hedabidek ere egingo diote jarraipena igandeko saioari.

Aurten Iñaki Murua Jauregik jantziko dio txapela irabazleari.

Dena prest dago igandeko final handirako. Gozatu finalaz!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button