BESTELAKOAK

Basauriko euskal astearen azken egun interesgarriak

Joan den astean abiatu zuten Basaurin euskal astea. Egunotan, hainbat hitzaldi, jolas, txapelketa, jai, eta bar antolatu dira. Aste honetan baina, bere azken egunez gozatzeko aukera egongo da bertso, ikus-entzunezko eta literatur programarekin.

Hala, etzi, maiatzak 20, Jon Arretxe Basauriko idazlearen hitzaldia antolatu da Ibaiganeko helduentzako liburutegian. Gaia: San Frantzisko, Bilboko Afrika txikia. Jon Arretxeren azken liburuan, 19 kamera, gaur egungo Bilboko San Frantzisko auzoa errematatua ikus dezakegu, non droga, sexu merkea eta miseria gorriak gainezka egiten duten. Berarentzat toki hori Afrika txikia da.

Hurrengo egunean, maiatzak 21, ikastetxeen arteko bertso topaketa egingo da Social Antzokian, 10:00etan.

Azkenik, maiatzaren 22an, zinea programatu da Txarriboda (Alvar Gordejuela eta Javi Rebollo, 2015) filmarekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da, Social Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button