MUSIKA

Adrian Costa Persuasion Blues, Basaurin eta Soraluzen

Los Reyes del KO kantariaren proposamen berria da Adrian Costa Persuasion Blues. Blues, funk eta soul estiloak nahasten ditu Costak, zantzu latindarrekin apainduta.

Bada, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak jakinarazi digunez, asteazkenean, martxoak 18, Basauriko Sozial Antzokian izango da. Ostegunean, halaber, Soraluzeko Gaztelupe tabernan joko du.

Adrian Costa Reyes del KO taldeko abeslaria izan da bost urtez. Tarte horretan hainbat kontzertu egin zituen Europan eta AEBetan.

Gaztelupeko Hotsaken arabera, “Alemaniako egonaldiaren ostean –blues artista garrantzitsu eta handiekin partekatu zituen agertokiak herrialde hartan– bi urte eman zituen San Franciscon, eta disko batekin eta abesti berriekin itzuli zen gero. Betiere maila handiko musikariek lagundurik, oso-oso biziak eta jostagarriak dira Adrián Costaren emanaldiak.

Bestalde, ostiralean, Soraluzeko Gaztelupeko tabernan, Madrilgo Gatos Bizcos blues taldeak bigarren diskoa aurkeztuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button