BERTSOTAN

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi, onenak

Urretxun jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurdena. Agin Laburuk lehen postua lortu zuen eta horrek esan nahi du azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu duela. Atzetik, Beñat Iguaran eta Nerea Elusotondo sailkatu ziren.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena Errenterian izan zen eta bertan, Beñat Gaztelumendik irabazi zuen saioa. Iñaki Gurrutxagak eta Jon Martinek egin zuten bigarren eta hirugarren. Beñat zuzenean sailkatu da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den finalaurrekorako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button