MUSIKA

Sorry Kate, Baobabs Will Destroy Your Planet eta Los Ramblings, Bilbao Hiria Lehiaketan

Bihar, Sorry Kate (Madril), Baobabs Will Destroy Your Planet (Nafarroa)  eta Los Ramblings (taldeek joko dute Bilborock aretoan, 20:00etan, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren pop-rock atalaren baitan.

Sorry Kate taldeak elektronika, tribalismo, folklore eta fusioan eraikitako pop doinuak jotzen ditu. Orain arte Haven Hood izenburuko diskoa argitaratu dute, eta Animal Collective, The Notwist eta Grizzly Bear taldeak dituzte erreferente.

Los Ramblings talde gaztea da, eta iragan apirilean Turkeys izenburuko EP argitaratu zuen. Iaz, halaber, single bat plazaratu zuen. Laukoteak rock zikina egiten du, garage-rock eta hard-rocketik edaten duena.

Azkenik, Baobabs Will Destroy Your Planet taldea duela bi urte jaio zen Iruñean. Sari batekin jarraitu zuten kideek: Bilboko Kafe Antzokiak Gaztea-ko Maketa Lehiaketaren sari berezia. Joan den urtean EPa grabatu zuten, eta aurten beren lehen diskoa grabatu dute Londreseko Abbey Road estudioetan, Iñaki Llanerarekin. Erreberberazioek eta teklatuek 80ko hamarkadara garamatzate, baina taldeak badu mende honetako oso gaurko egiten duen zerbait.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button