MUSIKA

Tolosako Bonberenea musikaz beteko da urrian

Tolosako Bonbereneak musika-egitarau oparoa ondu du urrian. Guztira, dozena bat kontzertu prestatu dituzte, askotariko eskaintza interesgarria antolatuz. Urriaren 1ean, hain zuzen, Valentziako Cuello taldeak joko du; hau da, Betunizer bandako Jose Guerreroren egitasmo berria da, zuzenago eta punk-rockzaleagoa. Mediterraneo aldekoek hirugarren lana argitaratu berri dute, Trae tu cara (BCore).

Urriaren 2ko kontzertua ere aintzat hartzekoa da, izan ere, Gasteizko bi talde arituko dira: Viva Bazooka bikote instrumentala eta Arenna hard-rockzaleak. Urriaren 3an, halaber, Konbenio del Metal arituko dira.

Urriaren bigarren asteburuan, urriaren 9an, Joseba Irazoki, Jupiter Jon eta Nire izango dira Bonbereneako agertokian. Hirurek argitaratuko dituzte lan berriak laster, Bidehuts markapean. Urriaren 10ean, berriz, Auxtin Alkhat eta Belarmiñak  taldeek joko dute.

Hirugarren asteburuan, Governors rock taldea (urriak 16) eta Bi Bala (urriak 17) taldeen txanda izango da. Laugarren asteburuan, ostera, hiru emanaldi izango dira: Madrilgo Empire eta Anger (urriak 23), Han! eta Zura (urriak 24) eta Erresuma Batuko Delta Sleep (urriak 26).

Amaitzeko, urriaren 30ean, Makala Jazz Funk Band eta Global Funk DJ arituko dira, eta 31an, Glaukoma Ta Band Soud.

Informazio gehiago: bonberenea.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button