MUSIKA

Euskal Metal Fest jaialdiaren hirugarren edizioa

Dagoeneko 80 metal talde berri igaro dira Donostian egin ohi den Euskal Metal Fest jaialditik. Aurten ere talde andana izango da bertan. Esate baterako, estatuko metal eszenako talde nagusienetako izango da jaialdian: Centinela. Izan ere, espainiarrak haien azken lana aurkezten ari dira.
Horretaz gain, Numen Euskal Herriko black metal estiloko banda garrantzitsuenak ere joko du, eta Elbereth legazpiarrek haien lan berrian jasotako kantuak zabalduko dituzte.

Orotara hiru hitzordu izango dira, guztiak Donostiako Guardetxean: martxoak 17, apirilak 21, eta maiatzak 21.

Lehenengo egunean talde hauek joko dute Metal Gaua lelopean: Ilungara, Hiverland, Mendeku Itxua eta Centinela.

Apirilaren 21ean berriz, Mister Machin, Overloud, Sexplosion,
Blaka eta Midnight Road. Taldeok rock gogorra jotzen dute, izan ere, antolatzaileek Hard Rock Gaua lelopean bildu dituzte.

Azkenik, maiatzaren 12an proposamen basatienak entzuteko aukera izango dute metal zaleek. Hala, Brutal Gaua izeneko emanaldi burrunbatsuan Numen, Invadeath, Hilotz, Dominium eta Elbereth taldeek joko dute.

Sarrerak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak webgune honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button