MUSIKA

The Cherry Boppers, “Dantzarientzat baino ez”

The Cherry Boppers funk talde bilbotarrak For Dancers Only izenburuko lan berria plazaratu du Gaztelupeko Hotsak zigiluaren bidez. Izenburuak aipatzen duenez, diskoak dantzarako hamabi doinu biltzen ditu, asktorikoak: funk, jazz, soul eta latin, besteak beste.

Gaztelupeko hotsak diskoetxearen arabera, “oroigarriz eta oihartzunez hornitutako diskoa dugu For Dancers Only: Curtis Mayfield, Marvin Gaye edo The Jb´s, Grant Green, Lou Donaldson edo Lonnie Smith atzeman genitzake. Perfekzio handiz diseinaturiko diskoa dugu inondik ere, groove egokiarekin eta Bilboko banda honek bere ibilbide luzean hartutako jakinduriarekin osatua. Jatorri  afroamerikarreko soinu mordoa egokitu digu hain berea duen kontzeptura, gure garaiari dagokion ikuspuntua galdu gabe. Esan liteke For Dancers Only  The Cherry Boppers lagunek duten eskarmentu handiaren froga dugula, eta muzinik onartzen ez duen dantzarako gomita”.

Diskoan tarte instrumentalak nagusitzen dira. Tarte horiek, gainera, askotariko esparru musikal beltz eta dantzagarrietan murgiltzen dira: Marvin’s Night, Marvin Gaye soul musikariari egindako omenaldia da; 4,3,2,1 kantuak erritmo latinoak gordetzen ditu; eta Susu Petalos abestian giro jazz zaleak nabaritzen dira.

The Cheery Boppers 2004an eratu zen Bilboko Santutxu auzoan, eta makina bat disko argitaratu ditu: Dressin´the Puppet (Noizpop, 2006, CD); Black Lolita/ Watermelon Man (2007, 7”, Enlace Funk); Play It Again! (Keep On Boppin´ Records, 2008 CD/LP); Live in Bilbao (Keep On Boppin´ Records, 2009 DVD); Remix It Again! (Keep On Boppin´ Records, 2010, CD/LP)eta Shakin´ the Hood (Keep On Boppin´ Records, 2011, CD/LP).

Taldearen eraginen artean ondoko artistak daude: James Brown, Jimmy Hendrix, Ray Charles, Dr. Lonnie Smith, John Coltrane, Curtis Mayfield, Chuck Berry, Motown diskoetxea eta Al Green.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu