LITERATURA

Idazle euskaldunek eta txiletarrek idatzitako poemen irakurketa

Bilboko Udal Liburutegien Sareak, Krisol Poético, Tesón y vuelo de ocho poetas hispanoamericanos, liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, martxoaren 17an, 19:30etan, Otxarkoagako liburutegian. Liburuak, idazle euskaldunek eta txiletarrek idatzitako zenbait poema biltzen ditu.
Aurkezpenean egileetako hiruk hartuko dute parte -David Tijero Osorio, Jose Serna Andres eta Octavio Fernandez Zotes-. Egile horiek liburuko zenbait poema errezitatuko dituzte, soka laukote baten laguntzarekin. Horrez gain, ekitaldian Txileko Ohorezko Kontsulak, Juan Carlos Perez de Unzuetak, ere hartuko du parte.

Krisol Poético lanak, Elsie Wooden, David Tijero Osorioren, Jose Serna Andresen, Lucy Sepulveda Velasquezen, Albertina Mansillaren, Octavio Fernandez Zotesen, Antonio Casado Da Rocharen eta Francisco Carrasco Iturriagaren poemak biltzen ditu.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button