BESTELAKOAK

“Txokolatea eta Bizkotxoak”-en bigarren urtea

Txokolatea eta Bizkotxoak ekimenaren bigarren denboraldia abiaraztear da, antolatzaileak kulturaren aniztasuna eskaintzen jarraitzeko prest baitaude.

Lehenengoan, gonbidatu sorta garrantzitsua izan zuen ekimenak: Harkaitz Cano, Hedoi Etxarte, Irati Jimenez, Ixi Garcia Urbieta, Igor de la Quadra, Mikel Elortza, Arrutiko Intxaurrak, Izaki Gardenak…

Bilboko Alde Zaharreko Modesto tabernara hurbildu zen orok eskertu zuen, oso harrera ona izan du ahaleginak, eta 500 bat lagun pasatu dira aurreko denboraldiko ekitaldietatik.

“Erakutsi nahi dugu azpiegitura txikiarekin eta sos gutxirekin posible dela kultura eskaintza egitea, posible dela kulturaz gozatzea, badagoela modurik” aipatu du berriz Goizalde Landabasok.

Dagoeneko badituzte zenbait hitzordu lotuta. Lehenengoa Iratxe Fresneda; kazetari, ikerlari, irakasle eta zine aditu eta kritikaria etorriko zaie, zinearen gainean berbetan. Beste hitzordu batzuk ere badituzte lotuta… Beñat Sarasola idazlea, Koldo Almandoz zinegile eta kazetaria, Xabier Erkizia musikari eta kritikoa.

Bigarren edizio honek ere eskaintza zabala izango du. Honen berri, orain arte egin duten bezala, emailez, Twitter eta facebook eta batez ere blogaren bidez emango dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button