MUSIKA

Capsula, The Riff Truckers, Liher, Unidad Alavesa… “Ordiziarrock” jaialdian asteburuan

Bertoko musika izango da protagonista asteburuan Ordiziarock ekimenaren eskutik. Goierriko herri horretan eta inguruetako herrietan euskal  rocka eta oro har euskal musika sustatzeko helburuarekin, hiru egunetako kartel ederra antolatu dute.

Hala, atzo hasi zen jaialdian, Kateak izeneko lana aurkeztu zuen Jon Gurrutxagak, Urbil Artola (gitarra, dobro, slide) musikariarekin egin duen azken lana.  Bere blues&rock estiloan, atzokoan ere agerian utzi zuen Gurrutxagak, urteetan eraikitako nortasun musikalari fidel izaten jarraitzen diola.

Gaur aldiz, urriaren 18an, Frontoiko Znort gunean egokitutako agertokira 20:30etatik aurrera, honako taldeak igoko dira: Unidad Alavesa, Ataunen sortutako country-folk-rock taldea; Coni Duchess eta  Martín Guevara bikotea buru diren Capsula taldearen rock and rol iluna, psikodelikoa eta punka; riff gitarra amerikarren rock doinuekin, The Riff Truckers gernikarrak; eta Higa taldea izango dira. Eta gaua luzatzeko gogoa dutenentzat, Nazareno Dj-aren emanaldia.

Biharko kartela ere ez da gutxiagorako izango. Hala, larunbatean Ordiziako Plaza nagusiko agertokira, Adrenalized, Liher, Nuevo Catecismo Catolico eta  Leihotikan igoko dira. Eta  gaueko ordu txikietara arte luzatuko du jaia Olariusen Brothersak Djak.

Ezin esan hortaz euskal musikaz ezin daitekeenik gozatu asteburuan.

Informazio gehiago duzue hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button