MUSIKA

Tolosako “Kultura Plazara” egitasmoaren hitzorduak

Datozen asteetan eta irailera bitartean, musika, dantza, antzerkia eta literatura izango dira protagonistak Kultura Plazara egitasmoaren programazioan. Gainera, Kultura Plazara Jaialdia uztailaren 21etik 23ra izango da, eta hala, bost kontzertu izango dira asteburu osoan zehar, eta gastronomia eta artisautza ere ez dira faltako.

Hortaz egunotan, Ibil Bedik emango dio hasiera jaialdiari hilaren 21ean; Broken Brothers Brass Band eta Nhil izango dira larunbatean, eta David Colomoren flamenkoa eta Olaia Intziarte jaialdiaren azken egunean. Horrez gain, DJek girotuko dituzte bertako espazioak.

Kultura Plazara jaialdiaz gain, Kultura Plazara: beste plazak ere antolatu da, eta horren bidez, herriguneko plaza gehiagotara ez ezik, landa-eremuko Bedaio, Aldaba eta Urkizu auzoetara ere iritsiko da ekimena. Ostiralean, hilaren 21ean, Tolosako Musika Bandak bere emanaldia egingo du.
Irailaren amaierara bitarte luzatuko da kontzertu eta dantza ikuskizunen eskaintza: Ibarrako Alurr eta Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeak, Alize Mendizabal organo jolea, Urbil Artola eta Jon Gurrutxaga, Mikel Artieda & Zazpiketers, edota Sonakay flamenko-taldea.
Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldeak Gazte ikuskizuna eskainiko du irailaren hasierako egunetan. Gazte kaleko ikuskizuna da, gazteek sortutakoa, eta publiko guztiari zuzendua.

Kultura Plazara ekimenaren egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button