BESTELAKOAK

Herri ipuinak eta mitologia ardatz, Eskoriatzako Literatur Topaketan

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, herri ipuin eta mitologiaren inguruko Sutondoko ipuinak saioa antolatu da gaur.

Literatur Topaketa horretan euskal ipuinak eta mitologia izango dira hitzaldien gakoa. Hala, gai horien inguruan Jesus Mari Olaizola Txilikuk eta Anuntxi Aranak hitzaldiak emango dituzte. Txilikuren hitzaldia Kontaketaren plazera izango da, eta horren ostean, Koldo Izagirrek Baztango lanbroa ipuin kontaketa egingo du.

Horien ostean, Anuntxi Aranaren hitzaldia etorriko da: Anbotoko Dama, deabru ala goiandere? Eta eguerdia pasatxo, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleen bideo emanaldia programatu da: Kontatu irudiz.

Arratsaldeko saioan,  Edorta Jimenezek Naufragoa eta kupela ipuin kontaketa egingo du, eta ostean, Erasmus ikasleen ipuin kontaketa: Long ago in a land far, far away...

Literatur Topaketa  Eskoriatzan egingo da, Zaldibar udal aretoan eta Eskoriatzako campusean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button