MUSIKA

Musika jaialdiak, Gernika, Atarrabia eta Urretxun

Euskal musikariekin osatutako jaialdi interesgarriak egingo dira ekainaren hasieran Gernika, Atarrabia eta Urretxun. Hala, ekainaren 1ean, Gernikan Rock&rally jaialdiaren seigarren edizioa egingo da, eta Atarrabian, berriz, Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren hamabosgarrena.

Gernikako Pasilekuan ondoko taldeak arituko dira 16:30etik aurrera: Gatibu; Willis Drummond; Belako; Memoria De Pez; Dientes De Luna eta Sueder. Jaialdiaren Gernikako rock taldeak biltzen dituen Iparragirre Rock Elkartearen alde egingo da: “taldeen entsegu lokalak eta kontzertu aretoa lehenbailehen publikora zabaltzeko, bertan kontzertuak antolatzeko”.

Bestalde, aurtengo Hatortxurock jaialdia Entrecementerios deritzon eremuan, Atarrabia eta Burlata artean. Bertan karpa handi bat jarriko dute eta ondoko taldeak joko dute 18:00etatik aurrera: Fermin Muguruza Kontrakantxa, Berri Txarrak, Riot Propaganda, La Jodedera eta Iheskide. Jotatxo disko jartzailea ere arituko da emanaldien ostean.

“Kale Gorrian Urretxu”

Azkenik, Urretxuko Santa Barbara auzoan hiru kontzertu egingo dituzte ekainean Kale Gorrian Urretxu izenburupean: ekainaren 7an, La Jodedera eta Triz3ps; 15ean, Beñat Axiari eta Joseba Irazoki; eta, azkenik, 22an, Klak!son eta Belako. Kontzertuak amaitu ostean, taldeetako musikariek musika jarriko dute. Kontzertuok Kale Gorrian elkarteak eta Santa Barbarako Aterpetxeak antolatu dituzte elkarlanean, Urretxuko Udalaren laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button