BESTELAKOAK

Musika gaztetxoentzat eta Luis Paadinen artea

Larunbatean, ekainak 22, gaztetxoentzako kontzertuak biltzen dituen Txikimusika zikloaren hitzordu berri bat izango da 12:30ean Bilboko Alondegian.

Emanaldian lau taldek parte hartuko dute, eta laurek umeen gustuetara moldatutako errepertorioa joko dute: erritmo beltzak jorratzen dituzten Barakaldoko Brand New Sinclairs; Getxoko Lady Jaja folk zaleak; Bilboko Wanna Funk dantzagarriak; eta, azkenik, Iruñeko June y los Sobrenaturales, non 11 urteko June neskato musika zaleak abesten duen.

Kantatu egiten du, kantak konposatzen ditu, ukelelea eta melodika jotzen ditu eta hula-hopa dantzatzen du Los Sobrenaturales bere taldearekin (Los Ginkas eta Las Chinchetas taldeetako kideek osatzen dute). Ramones, Totoro, Rolling Stones, Hora de Aventuras eta Tex Avery gustatzen zaizkio. Binilo horiarekin prentsaturiko zazpi hazbeteko single argitaratu du taldeak Chin Chin Records diskoetxearen markapean. Bertan, bost kantu biltzen dira, tartean, Soy un superheroe bikaina.

Luis Paadinen erakusketa, Garabaten

Juneren single hori, bere kontzertuetako kartelak eta Chin Chin Recordsen diskoen azalak diseinatzen ditu Luis Paadinek. Nafarrak bere lanak erakutsiko ditu ekainaren 22an egun osoan Bilboko Garabat galerian. Iruñeko June y los Sobrenaturales, halaber, galeria horretan izango dira 18:30ean erakusketa girotzeko.

Paadinek AEBetako 50eko hamarkadako iragarkietako estilotik edaten dute, trazu fina erabiltzen du bere marrazki dinamikoetan eta kolore argiak erabiltzen ditu, urdin turkesa, edo laranja eta urdin argiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button